1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEA
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tf: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
IKASLEEN IRTEERA:
AREITZ SOROA BASERRI-ESKOLA (ENKARTERRIAK)
Guraso horiek:
Dakizuenez, urtero joaten gara baserri-eskola batera eguna pasatzera, autobusez.
Gutun honen bidez jakinarazi nahi dizuegu aurten ere joango garela, Areitz Soroa
izenekora, eta Gurasoen Elkarteko amak etorriko direla gurekin batera. Bertan,
aukera izango dugu monitoreek antolatutako jardueretan parte hartzeko eta
normalean ikusten ez ditugun animaliak ezagutzeko.
Hona informazio nagusia:
EGUNA: maiatzaren 4a, asteazkena
IRTETEKO ORDUA: 09:00
ITZULTZEKO ORDUA: 17:00
PREZIOA: 14 €
NORI ORDAINDU: andereñoei
Eguna polito igarotzeko, komeni da puntu hauek kontuan hartzea:
• Normalean autobusean doazela zorabiatzen badira, ez eman edateko askorik
gosaltzeko: edatea baino hobea da jatea.
• Bazkaria ez diete emango; beraz, eraman egin behar dute: ogitarteko bat, fruta
edo edateko jogurta, eta edaria (ura edo zukua).
• Motxila eraman (ikaslearen izena kanpoaldean idatzita duela). Bertan,
aldatzeko arropa (txandala, galtzerdiak, galtzontziloak edo kuleroak, eta
oinetakoak) plastikozko poltsa batean, eta bazkaria beste poltsa batean.
Bete (eta izenpetu) ezazue behealdean duzuen koadroa, eta helarazi iezaguzue
lehenbailehen zuen semearen/alabaren bitartez.
Besterik gabe, agur.
Obaban, 2012ko apirilaren 18an
Irakasle arduraduna: Agurtzane Agirre Sarobe
............................................................................................................................................................................
BAIMENA